Saxoi genitibo
Itxura
Saxoi genitiboa edo genitibo saxoia usadioz ingeles gramatikan erabili ohi den genitibo posesibo kasu bat da, apostrofe erako atzizki bat delarik. Bere euskarazko baliokideak -en (pertsona) edo -ko (lekua) atzizkiak lirateke. Ingelesaz gain, beste germaniar hizkuntza ugaritan ere eman ohi da, nahiz eta horietan apostroferik gabe erabilia izan ohi den.
Hitzaren amaieran apostrofoa ' eta s hizkia gehituz lortzen da. Adibidez: William's brother came yesterday ("Williamen anaia atzo etorri zen").
Gaur egun ingelesean erabili ohi diren saxoi genitiboaren erabilerak hauek dira:
Izen erregularra "s" hizkian amaitzen ez dena |
Izen erregularra "s" hizkian amaitua |
Izen erregularra | |
---|---|---|---|
Singularra | -'s (adbz.: cat's) | -'s edo -’ (adbz.: class's edo class') | -'s (adbz.: child's, ox's, mouse's) |
Plurala | -s' (adbz.: cats') | -es' (adbz.: classes') | -'s (adbz.: children's, oxen's, mice's) |